Politika
Foro Soziala
Erredakzioa
Gainera, abokatuaren arabera, Gobernu espainiarrarentzat eta frantziarrarentzat bake prozesua "ez da hasi". Halaber, esan du espetxe politika aldatzea "ezinbestekoa, oso garrantzitsua" dela.
Albisteak (2)
Bideoak (1)
Informazio gehiago (1)
Brian Currin abokatu hegoafrikar eta Nazioarteko Egiaztatzaileen Batzordeko buruak gaur, larunbata, Bilbon, ETAko presoek "bakea eraikitzeko prozesuan dituzten parte hartzeko eskubide politiko eta sozialak" aldarrikatu ditu.
Currin Aieteko Adierazpeneko sustatzaileetako bat izan zen, ETAk jarduera armatua bertan behera utzi aurretik, eta, oraingoan, Lokarrik antolatutako Foro Sozialaren jardunaldietan (ETAren presoen "bergizarteratzea"ren inguruan) parte hartu du.
Abokatu hegoafrikarraren esanetan, damutzea eta barkamena eskatzea berradiskidetzearekin lotuta daude, eta ezberdina da ETAko presoak askatzea, zigor araudian oinarritzen baita.
"Prozesu ezberdinak dira, eta ez da zuhurra ezta gomendagarria ere biak uztartzea", esan du.
Currin, halaber, IRAren presoen aske uzteko prozesua kudeatu zuen batzordeko presidentea izan zen eta, gaur esan duenez, "ezinbestekoa, oso garrantzitsua," da Espainiak eta Frantziak espetxe politika aldatzea.
"Espero dut aldaketa sakonak izatea", gaineratu du Currinek; bere ustean Gobernu espainiarrarentzat eta frantziarrarentzat bake prozesua "ez da hasi".
Bestalde, Currinek ez ezik, Jose Antonio Martin Pallin Auzitegi Goreneko epaile ohiak ere hartu du hitza. Pallinen ustean, sakabanaketaren politika "sakonean berraztertu" behar da, "zigortzeko" erabiltzen den eta "diskriminatzen duen" elementu bat delako.
Pallinek gogorarazi duenez, legea "egoera sozialaren arabera aplikatu behar da eta oraingo egoera asko aldatu da (Euskadin ETAk jarduera armatua utzi zuenetik)", azpimarratu du.
Gainera, Pallin 20 urtetik gorako kartzela zigorren kontra azaldu da eta, bide batez, esan du Felipe VI.a erregeak egungo egoera sozialaren mesedetan "ekarpen ona egin lezake", ETAren presoen inguruan "hitzen edo keinuren" bat eginez.
Debatearen hirugarren partaidea Iñaki Lasagabaster EHUko irakaslea izan da. Lasagabasterren esanetan, sakabanaketak berdintasunaren printzipioaren eta preso batek senideekin harremana izateko eskubidearen kontra egiten du.
Foro Sozialaren jardunaldiaren bigarren egunean, Juan Maria Olano Askatasunako bozeramaleak eta Seanna Walsh IRAko presoen buru ohiak ere parte hartu dute. Walshek adierazi du oso garrantzitsua dela presoek bake prozesuan parte har dezaten.
Jardunaldietan Hasier Arraiz eta Rufi Etxeberria Sortuko kideak; Laura Mintegi eta Oskar Matute EH Bilduko legebiltzarkideak eta Joseba Aurrekoetxea eta Iñigo Iturrate EAJren ordezkariak, besteak beste, izan dira.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa