12:29

Politika

Barcenas auzia

Cospedalek Barcenasen aurka abiatutako prozesua, bertan behera

Erredakzioa

"Barcenas auzia" ebatzi arte, Auzitegi Nazionalak bertan behera utzi du Cospedalen salaketaren harian egin beharreko epaiketa.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Maria Dolores de Cospedal PPko idazkari nagusiak Luis Barcenas PPko diruzain ohiaren aurka jarritako salaketagatik ekainaren 27an egitekoa zen epaiketa bertan behera utzi du Toledoko 2. auzialdiko epaitegiak, Auzitegi Nazionalak "Barcenas auzia" ebatzi arte.

Autoaren arabera, Cospedal bera ere ez dago epaiketa bertan behera uztearen aurka. Izan ere, PPko bigarrenak ohorerako eskubidea dela eta jarri du salaketa, eta hori auzi horren epaiaren araberakoa izango da.

Epaileen esanetan, Auzitegi Nazionaleko prozesu judizialaren helburua Barcenasek egotzitako ordainketa irregularren "errealitatea" ikertzea da, eta ikerketa horren emaitzak eragina izango du Cospedalek jarritako salaketan.

Hain zuzen ere, Barcenasek 200.000 euroko ordainketa irregularrak jaso izana egotzi zion Cospedali, eta horrek salaketa jarri zuen.

Aldez aurretik, gainera, beste salaketa bat aurkeztu zuen PPko diruzain ohiaren aurka, El País egunkariak "Barcenasen agiriak" publikatu zituenean, baina Toledoko auzitegiak ez zuen onartu.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • Luis Barcenas

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena