12:47

Politika

Kontsulta Katalunian

Margallo: 'Katalunia independentea ez da ekonomikoki bideragarria'

Erredakzioa

Kanpo Politika ministroaren aburuz, "Kataluniari oso ongi joan zaio eta agian hobeto joango zaio Espainia barruan jarraitzen badu".

  • Garcia Margallo Kanpo Politika ministroaren artxiboko irudia.EiTB

    Garcia Margallo Kanpo Politika ministroaren artxiboko irudia.EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Jose Manuel Garcia-Margallo Kanpo Politika ministroak adierazi duenez, kontsultak eta independentziak Katalunia ekonomikoki bideragarritasunik gabe utziko lukete. "Erabat sinetsita nago kataluniarrei ongi joan zaiela eta agian hobeto joango zaiela Espainia barruan jarraitzen badute", azaldu du Margallok.

El Periodico de Catalunya hedabideak Bartzelonan antolatu duen "Primera Plana" gosari-eztabaidan, Margallok azpimarratu du Katalunia Espainiatik banatzea akats larria izango litzatekeela, eta haren ekonomiak ondorio izugarriak jasango lituzkeela.

"Ez ezazu Katalunia ekonomikoki bideragarritasunik gabe utziko duen kontsulta baten alde egin", adierazi du Margallok, Kataluniako Gobernuari eta azaroaren 9rako deitutako kontsultari begira.

Horrela, "zer den bideragarria, zer den posible" eztabaidatu behar dela azpimarratu du. "Erabat sinetsita nago kataluniarrei ongi joan zaiela eta agian hobeto joango zaiela Espainia barruan jarraitzen badute, are gehiago, errekuperazioaren eragina nabaritzen hasi eta eredu aldaketa datorrelako", gehitu du ministroak. Haren adierazpenetan, alboan izan ditu Alicia Sanchez-Camacho Kataluniako PPko presidentea eta Llanos de Luna Kataluniako Gobernu ordezkaria.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena