Politika
Segutasun neurriak
Erredakzioa
Espainiako Gobernuak alerta terrorista igo du, "mehatxu berezirik" jaso ez duten arren.
Albisteak (4)
Bideoak (1)
Informazio gehiago (2)
Espainiako Gobernuko Barne Ministerioak 7.000 agente (4.300 polizia eta 2.672 guardia zibil) hedatuko ditu Felipe VI.aren koroatzean, segurtasuna bermatzeko.
Tronuratze ekitaldi nagusiak ostegunean izango badira ere, segurtasun operazioa gaur bertan abiatu dute.
Halaber, Barne Ministerioak alerta terrorista igo du, hirugarren mailara. Ondorioz, Segurtasun Indarren interbentzio unitateak aktibatu eta leku jendetsuenetan zaintza-lanak areagotuko dituzte.
Dena dela, "mehatxu berezirik" jaso ez dutela argitu nahi izan du Espainiako Gobernuak.
Koordinazio Zibernetikorako Bulegoa
Gizartearentzat eta ekitaldia ospatzeko beharrezkoak diren oinarrizko zerbitzuak eskaintzen dituzten azpiegituren babesa indartzea da neurri horien helburu nagusia.
Espainian horrelako babes neurriak hartzen diren lehen aldia da, eta Estatuko Segurtasun idazkariak zuzenduko du prozesua, eta ezinbesteko pieza izango da Barne Ministerioaren Koordinazio Zibernetikorako Bulego sortu berria.
Bulego horretatik zuzeneko harremana izango da Poliziaren eta Guardia Zibilaren teknologia unitateekin. Horiek ziberespazioko delituen aurka egin eta delitugileak atzeman eta justiziaren aurrera eramateko betebeharra dute.
Espazio gaineko mugak
Asteazkenean eta ostegunean, aireko espazioaren gaineko mugak areagotuko dira Madrilgo hiriko zenbait zonaldetan.
Dena dela, muga horiek ez dituzte jada programatutako altuera handiko hegaldiak eta Adolfo Suarez Madril – Barajas aireportutik atera edo hara doazen bidaiarien hegaldiak geldituko.
Lau manifestazio eta elkarretaratze debekatu dituzte
Gainera, bi manifestazio eta bi elkarretaratze debekatu ditu Gobernuaren Ordezkaritzak. Protestak ostegunerako deituta zeuden, baina debekatu dituzte ekitaldietako segurtasunarekin bateragarriak ez direlako eta "benetako" arrisku bat izango liratekeelako.
Cristina Cifuentes Gobernuko ordezkariak goizean azaldu duenez, gutxienez bi mobilizazio baimenik gabe utzi dituzte "zuhurtzia eta segurtasunagatik"; izan ere, "ekitaldiak normaltasunez aurrera eramateko segurtasun neurriekin guztiz bateraezinak dira".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa