Politika
Nafarroako Kutxa
Erredakzioa
Premiazko agerraldia egingo du Auzitegi Nazionalaren autoaz argibideak emateko, Parlamentuko Mahaiak Geroa Bairen eta Bilduren eskaria onartu eta gero.
Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuko presidentea. Argazkia: EiTB
Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuko presidenteak premiazko agerraldia egingo du Parlamentuan, Auzitegi Nazionalak Banca Civicaren inguruan kaleratutako autoari buruzko argibideak emateko.
Eloy Velasco Auzitegi Nazionaleko epaileak artxibatu egin zuen Banca Civicaren bat-egitearen eta burtsara atera zeneko ustezko irregulartasunen inguruko auzia, baina Kontuz! elkarteak salatu zuen Nafarroako Kutxak "laguntxoei" mesedeak egiten zizkiela, eta horren inguruko salaketa aztertzea eskatu dio Velasco epaileak Iruñeko auzitegiari.
Horren berri izan ostean, Geroa Baik eta Bilduk presidentearen agerraldia eskatu zuten, eta Parlamentuko Mahaiak eta Bozeramaileen Batzordeak onartu egin dute.
Carlos Garcia Adanero UPNren bozeramaileak esan du presidentea Parlamentuan izango dela, "beti bezala", baina "informazio gutxi" duela emateko.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa