Politika
Koroatzea
Erredakzioa
Koalizioaren alkateek eta ordezkariek 15 minutuko lanuztea egingo dute ostegunean, 12:00etan hasita. Herritarrei balkoietan ikurrina jartzeko eskatu diete.
EH Bilduk protesta elkarretaratzeak deitu ditu euskal hiriburuetan. EiTB.
EH Bilduk protestak deitu ditu ostegunerako, Felipe VI.aren koroatzearen egunerako. "Frankismoaren oinordekoa den erreforma" eta "monarkiaren iruzur demokratikoa" salatzea da protesten helburua.
Horrez gain, ezker abertzaleko koalizioak mezua igorri die EAJri eta Iñigo Urkullu lehendakariari "herritarren interesei lehentasuna" eman diezaieten eskatzeko, izan ere, EH Bilduko ordezkarien iritziz, "Euskal Herrian aurrera egin behar da herriaren eta haren eskubideen alde dagoen gehiengo demokratikoaren artean akordioak eginez".
Sortuk Donostian duen egoitzan emandako prentsaurrekoan, Maribi Ugarteburu eta Pello Urizar adierazpen bat irakurri dute, euskaraz eta gaztelaniaz, ostegunerako mobilizazioen berri emateko. Protestak 'Herriaren eskubideen alde. Gurea euskal errepublika' lelopean egingo dira.
Prentsaurrekoan azaldu dutenez, EH Bilduko alkateek eta ordezkariek 15 minutuko lanuztea egingo dute ostegunean, 12:00etatik aurrera, eta ikurriña udaletxe guztietan izango da.
Horrez gain, herritarrei ikurrinak balkoietan jartzeko eta elkarretaratzeetan parte hartzeko deia egin diete. Elkarretaratzeak euskal hiriburuetan egingo dituzte: Donostiako Konstituzio plazan, Bilboko Udaletxearen ondoan, Gasteizko Andre Mari Zuriaren plazan eta Iruñeako Viana plazan.
Halaber, herri mosaikoa egiteko asmoa ere agertu dute, Euskal Herria, demokrazia, errepublika eta erabaki hitzak sortzeko.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa