12:31

Politika

Kartzela

Jaurlaritzak kartzelen eskumena osorik transferitzea eskatu du

Erredakzioa

Dagoeneko kudeatzen duten gazteen alorrean emaitza onak lortu dituztelako egin du eskaria Erkorekak.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Josu Erkoreka Herri Administrazio eta Justizia sailburuak kartzelen eskumena osorik Eusko Jaurlaritzaren esku uztea eskatu du, eta dagoeneko kudeatzen duten gazteen alorrean lortutako emaitza onak jarri ditu mahai gainean eskaria egiteko.

Justizia eta osasunari buruz Bilbon egiten ari diren jardunaldi batzuetan azaldu duenez, "gazteen justiziaren eskumen osoa edukitzeak ahalbidetu du oso emaitza onak ematen ari den kartzela eredu bat antolatu ahal izatea".

Erkorekaren hitzetan, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan kartzelarekin zerikusia duen neurriren bat pairatu duten adingabeen % 80k ez du berriro deliturik egin.

Hala, "emaitza on horiek ikusita", Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak "Espetxe Zuzendaritzaren eskumena" eskatu du, alor horretan "Gobernuak dituen koordinazio ardurak ukitu gabe".

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena