15:53

Politika

Krisia PSOEn

Madina: 'Gakoa da militanteek indar gehiago izango dutela PSOEn'

Erredakzioa

"Militanteek, afiliatuek, indar gehiago izango dute; eta indar horretan datza PSOEren indarra datozen urteetarako", esan du hautagaiak Bilbon.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Eduardo Madina PSOEren idazkari nagusi izateko hautagaiak gaur, larunbata, esan duenez, alderdiaren biltzarreko gakoa da militanteek indar gehiago izango dutela, ia 200.000 afiliatuek idazkari nagusi berria aukeratuko dutelako.

"Militanteek, afiliatuek, indar gehiago izango dute; eta indar horretan datza PSOEren indarra datozen urteetarako", esan du Eduardo Madinak Bilbon. Madinak Bizkaio hiriburuan abiarazi du militanteen babesa batzeko kanpaina, atzo hautagaitza aurkeztu eta gero.

Diputatu bizkaitarrak San Frantzisko auzoan dagoen Mariaren Bihotza plazan egin ditu adierazpenok, bertan baitago Tomas Meabe elkarte sozialista, PSE sortu zen lekutik oso gertu.

Madinak elkartearen historia eta alderdiaren biltzar "historikoa" lotu ditu; "lehenengo aldiz, 135 urtean, PSOEk idazkari nagusia aukeratuko du, bere 200.000 afiliatuen bozen bidez" esan du.

"Garai berri baterantz doan biltzarra da, PSOEk gehiengoak batzeko izaera berreskuratzeko indarrak batuko ditu, datozen hauteskundeetara aurkeztu ahal izateko, irabazi eta gauzak aldatzeko; hunkituta eta ilusioz beteta nago agerian ez dagoen jendearekin, eta uste dut biltzar historikoa egingo dugula", gaineratu du.

'Baroi' sozialisten babesa jasoko ote duen ere izan du hizpide. Madinaren ustez, "denetarik dago, batzuek baietz diote, beste batzuek ezetz; iritzia askea da, baina biltzarrean ia 200.000 pertsonak izango dute hitza, eta hori da gakoa. Espero dut aldaketaren aldeko gehiengoa izatea".

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena