Politika
Nafarroako Kutxa
Erredakzioa
Bestalde, Yolanda Barcina Nafarroako presidentearen agerraldia eskatu du Geroa Baik, Eloy Velasco Auzitegi Nazionaleko epailearen autoa ezagutu eta gero.
Auzitegi Nazionalaren erabakiaren aurka helegitea aurkeztuko duela iragarri du Banca Civica kasuko auzi-jartzaileetariko batek, UPyDk. Auzia artxibatzea erabaki du Auzitegi Nazionalak.
"Ministerio Publikoaren, Estatuaren Abokatutzak eta aurrezki-kutxen ikuskaritzan ardura duten beste erakunde batzuek azaldutako geldotasunaren aurrean" epaileak artxibatzea "azkar" erabaki du, adierazi du UPyDk agiri batean.
UPyDren hitzetan, artxibatzea erabaki "oso presatsua izan da eta lardaskeria sortari amaiera eman dio". "Ikerketa serio eta zorrotza egiteko borondaterik ez" dagoela uste du alderdiak. "Aurrezki-kutxen lapurreta", salatu du UPyDk. Era berean, "Banca Civicaren kudeaketa deitoragarria", kritikatu du. Gertatutakoa "politizazioaren eta profesionaltasun faltaren ondorioa" dela adierazi du.
Bestalde, Yolanda Barcina Nafarroako presidentearen agerraldia eskatu du Geroa Baik Eloy Velasco Auzitegi Nazionaleko epailearen autoa ezagutu eta gero. Epailearen auto "larria" ikusita, Nafarroako presidenteak azalpenak eman behar dituela uste du Geroa Baik.
Nafarroako Kutxaren desagerpena "sakon" ikertzeko eskatu du EH Bilduk. Kontuz! Elkarteak prentsaurrekoa emango du ostiral honetan, 12:00etan, Iruñean, epailearen erabakia baloratzeko.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa