Politika
Can auzia
Erredakzioa
Magistratuak Caja Navarrari buruzko saioak Iruñeko 3 zenbakiko Instrukzio-Epaitegira bidali ditu, gertakizunak ikertu ditzan. Halaber, Banca Civicaren kasua artxibatu du.
Argazkia: EiTB
Informazio gehiago (1)
Eloy Velasco Auzitegi Nazionaleko epaileak Banca Civicaren futsioa eta burtsa-irteera ikertzen duen kausa artxibatzea erabaki du, "oinarrian sendoa" izan zelako. Halere, kaudimena "xahutzera" eraman ahal izan duen Caja Navarraren "dudan jarritako adiskidekeria" ikusi du eragiketetan.
Auto batean, magistratuak Caja Navarrari buruzko saioak Iruñeko 3 zenbakiko Instrukzio-Epaitegira bidali ditu, gertakizunak ikertu ditzan. Hala eta guztiz ere, ez da Auzitegi Nazionalaren eskumena, ekonomia nazionali kalterik eragin ez diolako.
Velascok Caja Navarraren eragiketetan balizko irregulartasunak egon diren susmoa du, baliabideak safrifikatuz, "adiskidekeria edo nepotismoa izan daitezkeen eraikinen inbertsioak eginez parte hartutako enpresen izendapenean edota "2007-2009 jarduerako kontabilitatea faltsutuz".
Baita inbertsioak edota jarduera "oso susmagarriak, kaudimenari eta erakundearen ondare garbiari eraginda, prezio oso altuetan lurraldeak erosita, zalantzazko izendapen eginda, baliabide publikoak xahututa...", azaldu du.
UPyD eta Kontuz! elkarteak erakundearen kontseilarien aurka egindako salaketak artxibatzea erabaki du, faltsifikazioagatik, gauzen prezioa aldatzeagatik eta informazio ekonomiko-finantzarioa faltsutzeagatik, Banca Civicaren osaera "oinarrian solidoa" izan zelako, eta integrazio proiektua "trinkoa".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa