Politika
Aldarrikapena
Erredakzioa
Juan Carlos I.a ez da joango Felipe VI.aren errege aldarrikapenera, semeari protagonismo gehiago emateko. Madril blindatuko dute ekainaren 19an, 10:30ean hasiko den ekitaldirako.
Albisteak (4)
Informazio gehiago (1)
Zarzuela Jauregiko bozeramaile batek iragarritakoaren arabera, Juan Carlos erregea ez da Felipe VI.aren errege aldarrikapenean izango, semeari protagonismo gehiago emateko. Halere, Errege Familia berriak herritarrei egingo dien agurrean izango da.
Ekainaren 19an 10:30etik aurrera egingo den ekitaldi garrantzitsuan honako hauek izango dira: Felipe eta Letizia errege-erreginak, horien alabarik nagusiena Leonor Asturiaseko printzesa eta haren arreba, Sofia infanta, Sofia erregina eta Felipe VI.aren arreba nagusia, Elena infanta.
Barne Ministerioak segurtasun neurri zorrotzak aurrikusi ditu datorren ostegunerako, ekainaren 19rako. Felipe VI.a errege aldarrikatzeko ekitaldirako aireko espazioa mugatuko dute, terrorismoaren aurkako alerta maila igoko dute, eta Madrilerako sarrera-irteerak kontrolatuko dituzte.
Segurtasun neurri bereziak izango dira, baita ere, Errege-etxean, erregearen segizioak egingo duen ibilbidean, eta Diputatuen Kongresuan. Bertan egingo dute aldarrikapena.
Ekainaren 19an
Felipe VI.aren errege aldarrikapena goizeko hamar eta erdiak eta hamaikak bitartean hasiko da, Jesus Posada Diputatuen Kongresuko presidenteak iragarritakoaren arabera.
Halere, Posadak gaineratu du ordutegia ez dagoela "behin betiko" zehaztuta, ezta errege-erregina berriekin eta Leonor eta Sofia beraien seme-alabekin Kongresuko tribunan jarriko duten oholtzan izango diren lagunen zerrenda ere. Zarzuela Jauregiko bozeramaile batek iragarritakoaren arabera, Juan Carlos erregea ez da Felipe VI.aren errege aldarrikapenean izango, semeari protagonismo gehiago emateko. Halere, Sofia erregina bertan izango da. Cristina infanta ez da ekitaldira joango, bai, ordea, eta Elena bere ahizpa.
Posadak baieztatu duenez, ez da gurutzerik izango errege-makila eta koroaren alboan. Juan Carlos I.aren koroatzean gurutzea izan zen.
Aldarrikapena bukatutakoan, Felipe VI. erregea eta Letizia erregina desfile militar bat ikustera joango dira, eta ondoren ibilbidea egingo dute ibilgailu batean Madrilgo erdiguneko zenbait kaletatik. Azkenik, harrera egingo diete Errege-etxean.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa