11:10

Politika

Elkarrizketa Radio Euskadin

PSOEren 'gehiengoa' Madinaren aldekoa dela uste du Jaureguik

"Madina oso aukera indartsua da guztirako. Aurretiaz, ez dut hautagai askoz gehiagorik ikusten", adierazi du Jaureguik Radio Euskadin eskaini duen elkarrizketa batean.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Ramon Jauregui PSOEren eurodiputatuaren arabera, "litekeena" da "gehiengoak onartzen duen apustuaren alde", Eduardo Madina sozialistaren alde, egitea idazkari nagusiaren lekua hartzeko.

"Madina oso aukera indartsua da guztirako. Aurretiaz, ez dut hautagai askoz gehiagorik ikusten", adierazi du Jaureguik Radio Euskadin eskaini duen elkarrizketa batean. Susana Diaz Andaluziako presidenteak PSOE zuzentzeko bere hautagaitza aurkezteari uko egitea "zentzuzkoa" da, Jaureguiren ustez.

"Baliteke" pertsona bat PSOEko idazkari nagusi izateko eta beste bat Gobernuko presidente izateko hautatzea, gaineratu du, baina "gau egun ez da egokiena", horren iritzian.

"Alderdiaren krisia modu bateratuan konpontzeko lanean gaude", esan du eurodiputatuak. Gainera, Alfredo Perez Rubalcabaren azken urteotako lana babestu, eta "bagenekien aldi baterako liderra zela", erantsi du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena