09:26

Politika

Polemika

Javier Maroto: 'Araudia bera da guztiontzat'

X.D. | eitb.com

Javier Maroto Gasteizko alkateak adierazi du udal igerilekuetara joatea ez dela "derrigorrezkoa" eta "arauak higieneagatik" hartzen direla.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Javier Maroto Gasteizko alkatea Radio Euskadin izan da eta "norbera ezin da arroparekin bainatu", izan ere, "araudia bera da guztiontzat" udal igerilekuetan. "Harritzen nauena da oposizioak eta SOS Arrazakeriak gai hau erabiltzea alkatearen aurka egiteko", adierazi du.

Asteburuan, hainbat emakumek guztiz estalita zeudela hartu dute bainua, baita beloarekin ere, Mendizorrotzako eta Gamarrako igerilekuetan. Horrela suertatu da polemika.

"Udal igerilekuetara joatea ez da derrigorrezkoa" eta "ez dugu salbuespenik egingo inorekin", adierazi du alkateak.

Arabako hiriburuko alkateak esan du sorosleek araudia betearaziko dutela. "Kontua ez da zenbat kexa jaso ditugun, kexak sare sozialetan oihartzun handia izan duela baizik". Gainera, berak ez omen zuen gaia atera, prentsaurreko batean horren inguruan galdegin eta "hiritarrei erantzun behar zaiela uste dut", gaineratu du.

"Araudia bera izan behar da guztiontzat", errepikatu du alkateak.

Gainera, Gasteiztik hurbil zingira bat dagoela gogoratu du eta bertan "beste arau batzuk" daudela: jantzita ere bainatu daiteke han.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena