12:53

Politika

Giza katea

PPk independentzia nahi ote duen argitzea eskatu dio EAJri

Erredakzioa

EAEko herritarrek erabakitzeko eskubidea hauteskunde guztietan gauzatzen dutela esan du Nerea Llanosek.

  • Nerea Llanos EAEko PPko idazkari nagusia. EiTB

    Nerea Llanos EAEko PPko idazkari nagusia. EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Nerea Llanos EAEko PPko idazkari nagusiak Euskadirentzat duen proiektua independentzia ote den argitzeko eskatu dio EAJri.

Radio Popular irrati katean egindako elkarrizketa batean, Llanosek hizpide hartu du atzo erabakitzeko eskubidearen alde Durango eta Iruñea lotu zituen giza katea, eta erabakitzeko eskubidea, "berez", herritarrek hauteskunde guztietan gauzatzen dutela adierazi du.

EAJko hainbat burukidek giza katean parte hartu izana ere aztertu du: "Bilduk argi eta garbi esaten du [independentziaren aldekoa dela], baina atzo EAJ ere bazegoen [giza katean], jeltzaleak Bilduri eta Kataluniari begira daude, eta euren proiektua zein den zehaztu behar dute; horregatik proposatu dugu Legebiltzarrean saio monografikoa egitea".

EAEko PPko popularren idazkari nagusiak "errespetatu" egiten du atzoko mobilizazioa, baina "gehiengoa" ez dela independentziaren aldekoa iritzi dio.

Nerea Llanosen ustez, alderdi jeltzalean EH Bilduren estrategiak "baldintzatuta" eta "iraganera" begira daude.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • Gure Esku gaur

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena