Politika
Erabakitzeko eskubidea
Erredakzioa
Erabakitzeko eskubidearen aldarrikapenak “zilegitasun demokratikoa” duela azpimarratu dute Gure Esku Dago ekimenaren antolatzaileek, ibilbidearen bost herritan irakurritako mezuan.
Durango eta Iruñea arteko 123 kilometroak lotu ditu giza kateak. EiTB
Albisteak (2)
Iruñean, Etxarrin, Lazkaon, Bergaran eta Durangon irakurri dute antolatzaileek aukeratutako bost ordezkariek gaurko mezu nagusia. Erabakitzeko eskubidea ardatz, aldarrikapenak “zilegitasun demokratikoa” duela jaso du adierazpenak.
“Demokrazia da oinarri hori. Herri honek hiru milioi herritar baldin baditu, herritar horien legitimitatea, zilegitasun hori da erabakia gauzagarri bihurtzen duena. Herritarron gehiengoak determinazioz erabakia zilegi bihurtzen badugu, erabaki hori gauzatu egingo da”, dio adierazpenak.
Horrekin batera, Euskal Herriaren “herri” izaera nabarmendu dute ekimenaren bultzatzaileek.
“Herri bat gara, erabakitzeko eskubidea dugu, herritarron garaia da. Gure eskubidea da eta bidea gure esku dago! Gora jende zoriontsua. Gora herri librea!”, oihukatu dute, jendearen txalo zaparrada artean.
Ordezkari ezberdinek irakurri dute mezua ibilbideko bost puntu nagusietan: Etxarri Aranatzen, Lazkaon, Bergaran, Durangon zein Iruñean, ordu biak aldera egin dute aldarria, milaka herritarren aurrean. Anjel Oiarbide izan da Lazkaon adierazpena irakurri duen bozeramailea, eta Zelai Nikolasek, berriz, Durangon. Iruñean, Mikel Sotoren ahotsak jarri dio soinua hitzari.
Testuak ñabardurak izan ditu herri bakoitzean, baina funtsean mezua bera izan da. Idatziaren hasieran, Kirmen Uribe idazleak pasa den martxoan Bilboko Casillan esandakoa gogoratu dute: “Luzaroan gaude hemen. Duela 2.000 urte gutariko batek idatzi zuen ‘neskato’ hitza Akitaniako hilerri batean. Gero, XI. Mendean idatzi genuen ‘gu’ hitza. XIV. mendean ‘lur’. XVI. mendean ‘euskara’ eta XVII. Mendean ‘Euskal Herri’. Baina zer idatzi behar dugu XXI. mendean? Ba adibidez idatzi behar dugu ‘etorkizun’, idatzi behar dugu ‘elkarrekin’ eta idatzi behar dugu ‘erabaki’”.
Gainera, ahoz aho eta herriz herri egindako lanak giza katearen emaitza ekarri duela nabarmendu dute, eta sortutako sarea “kimu bat” dela azaldu dute, “gaurko aldarria biharko erabaki bihurtuko duen lorearen kimu”.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa