Politika
Erregearen abdikazioa
Erredakzioa
Bestalde, Felipe VI.a errege berriaren izendapenaren jarraian Gorteen Jauregien ateetan desfile militar bat izango dela jakinarazi dute.
Albisteak (7)
Informazio gehiago (1)
Errege-Etxeak "bidezkotzat" jo du Juan Carlos I.a tronua uztean foruduna izatea, eta ez da etorkizuneko funtzioak berariazko estatutuak erregulatzearen alde agertu.
Zarzuelako jauregian egin den bilera informatibo batean, Errege-Etxeko bozeramaileak azaldu du Felipe VI errege berriari tokatuko zaiola aitari bide berri honetan egin beharko duena esatea, baina "beharbada" nazioarteko buruzagiekin solaskide bezala Juan Carlosen esperientzia aprobetxatzea "interesatzen" dela nabarmendu du.
Hala eta guztiz ere, Errege-Etxeak egokia ikusi etorkizuneko funtzioak lege batekin edo dekretu batekin "enkapsulatzea".
Balizko forudun bati dagokionez, "burugabekeriak ekiditeko" egokia izango zela esan du, eta ez duela ez immunitaterik ez bortxaezintasunik ere esan nahi nabarmendu du. Azken hori galdu egingo du, Estatuko buruzagitza uzten duen unean.
Bozeramaileak adierazi duenez, lekukotza semeari pasatu ostean, Juan Carlosek ez du noblezia-titulurik nahi, ondorioz, ez da Bartzelonako kondea izango.
Desfile militarra
Bestalde, Felipe VI.a errege berriaren izendapenaren jarraian Gorteen Jauregien ateetan desfile militar bat izango dela jakinarazi dute. Ez da mezarik izango, Juan Carlos I tronuratutakoan egin zen bezala, 1975 urtean.
Zeremonia honen xehetasunak oraindik itxita ez dauden arren, Errege-Etxeak aitaren antzeko formatua jarraitzea espero du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa