Politika
Ekainaren 18a
Erredakzioa
Alabaina, bai hartuko dute parte abdikazio legearen inguruko bozketan, hilaren 11n. CiUk iragarri du abstenitu egingo dela.
Albisteak (3)
Informazio gehiago (1)
ERC (Esquerra Republicana de Catalunya) eta Geroa Bai alderdietako diputatuak ez dira egongo Felipe VI.a erregearen izendapenean, Parlamentuko iturriek iragarri dutenez. Ekitaldia hilaren 18tik aurrera egingo dute, Diputatuen Kongresuan eta Senatuan abdikazioaren inguruko legea onartu ostean.
Talde Mistoko bi alderdiek, alabaina, bai hartuko dute parte abdikazio legearen inguruko bozketan, Kongresuan. Hilaren 11n egingo dute saioa, eta osoko zuzenketak defendatuko dituzte.
Bozketa
Amaiurrek dagoeneko aurreratu du ez dela Kongresuan izango bozketa egiten denean, nahiz eta aurreko eztabaidan parte hartu. ERCk eta Geroa Baik, berriz, kontra bozkatuko dute
CiU abstenitu egingo da
Azkenean, CiU abstenitu egingo da asteazkeneko bozketan. Hala adostu dute asteazken honetan Artur Mas Kataluniako Generalitateko presidente eta CDCko buruak eta Josep Antoni Duran i Lleida UDCko buruzagiak. Atzo bertan iragarri zutenez, EAJ ere abstenituko da.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa