20:09

Politika

Erregearen abdikazioa

Odon Elorzak boto askatasuna eskatu du abdikaziorako legearen aurrean

Erredakzioa

Rajoyk, bestalde, Alfredo Perez Rubalcaba PSOEko buruaren jarrera ''serio eta eredugarria'' goraipatu du.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Odon Elorza diputatu sozialistak eskutitz bat helarazi dio Kongresuko bere taldearen zuzendaritzari, abdikazioaren legearen aurrean boto askatasuna eskatzeko.

Elorzak legearen inguruko barne-eztabaida eskatu dio sozialisten taldeari, proiektua ez baita ''izapide administratibo soila'', Donostiako alkate ohiaren ustez. Hala, Kongresuak hilaren 11n eztabaidatuko duen lege-proiektuaren inguruan ''dramatismorik gabeko'' eztabaida egitea defendatu du.

Eskutitz horretan, Elorzak eskatu du sozialisten barne araudiaren 33. artikulua aplikatzea. Zehazki, ''kontzientzia arrazoiak'' biltzen ditu diputatuei boto askatasuna eman ahal izateko.

Elorzak ez du aurreratu nahi izan zer bozkatuko lukeen, baina aurretik erreferenduma eta Konstituzioaren erreforma defendatu ditu Twitterren.

Guillem Garcia Gasulla Balearretako diputatuak ere aukera hori eskatu ostean, ez dutela boto askatasuna emateko asmorik adierazi zuen Soraya Rodriguez PSOEk Kongresuan duen bozeramaileak atzo bertan.

Rubalcabaren jarrera goraipatu du Rajoyk

Bestalde, Mariano Rajoy Gobernuko presidenteak Alfredo Perez Rubalcaba PSOEko buruaren jarrera ''serio eta eredugarria'' goraipatu du. Hala, boto askatasuna eskatu dutenen inguruan galdetuta, Rajoyk esan du ez duela inongo zalantzarik PSOEren jarreraren inguruan.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena