13:42

Politika

Erregearen abdikazioa

Torres-Dulce: 'Konstituzioan ez dagoena ez da existitzen'

Erredakzioa

Balizko erreferendum bati buruz galdetuta Espainiako fiskal nagusiak adierazi duenez, Konstituziotik kanpoko guztia ez da Estatuko bizitza politikoan existitzen.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Monarkia ala errepublika ezartzea erreferendum bidez erabakitzeko aukeraz, Eduardo Torres-Dulce Estatuko fiskal nagusiak esan du Espainiako Konstituzioan "ez dagoena" ez dela existitzen.

"Aukera politikoen inguruan ez dut iritzirik eman nahi, politikariek Justizian sartzea nahi ez dudan moduan. Nik erabaki politiko guztiei errespetu handia diet", adierazi du fiskal nagusiak

Erregearen abdikazioaren inguruan, Fiskaltza Nagusiak astelehenean bidalitako oharrarekin bat egin du Torres-Dulcek. Bertan, erregearenganako "afektua, errespetua eta mirespena" adierazi zuen.

Felipe VI.a hurrengo erregeari "onena" opa diola gaineratu du fiskal nagusiak.

Abdikazioak Noos auziaren instrukzioan eragina izango ote duen galdetuta, fiskal nagusiak esan du epaileak bere kabuz hartuko dituela erabakiak, "beti egin duen moduan", eta berak ez daukala inolako beldurrik.

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena