12:04

Politika

Vianako printzea saria

Felipe: 'Espainia batuaren eta anitzaren alde dena emango dut'

Erredakzioa

Vianako Printzearen saria emateko ekitaldian, Juan Carlos I.aren abdikazioa izan du hizpide.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Felipe printzeak esan du "espainiarrak zerbitzatzea eginkizun zoragarria" dela eta datorren ekainaren 18an Espainiako errege izendatzen duten unetik aurrera "dena" emango duela.

Juan Carlos I.enak Koroari uko egin diola iragarri zuenetik Felipe printzeak egin duen lehen agerraldi publikoa izan da. Leireko (Nafarroa) monasterioan egon da, Vianako Printzearen 2014ko Kultura saria Tarsicio de Azconari historiagile eta elizgizonari emateko.

"Gaurkoa egun berezi da niretzako eta Erregeak egindako iragarpenari aipamena egin behar diot, gure Nafarroa maitean, Espainiako aberriaren orubean", esan du agerraldiaren hasieran.

Parlamentuak abiatutako prozesuari "errespetua" agertu dio eta espainiarren aldeko lanean "dedikazioz eta ilusioz" arituko dela agindu du.

"Gure Espainia maitearen alde dena emango dut: nazioaren alde, komunitate politiko eta sozialaren batasunaren alde eta Espainiaren historiaren oinarri den aniztasunaren alde", azaldu du.

Garai "zailak" diela onartu du, baina iraganeko esperientziak "batuta" egotea ezinbestekoa dela erakusten duela nabarmendu du. "Batuta egonda, interes partikularren gainetik interes komunak jarrita eta ikerkuntza eta sormena bultzatuta, agertoki hobeak ezagutuko ditugu", erantsi du.

Hitzaldia amaitu aurretik, Felipek azpimarratu du Nafarroaren etorkizunarekin konprometituta izango dela eta Vianako printzesa berriak ere konpromiso bera izango duela adierazi du, Leonor alabari aipu eginez; izan ere, Felipek errege kargua hartu ostean, Leonor izendatuko dute Asturiasko, Gironako eta Vianako printzesa.

Asturiasko eta Vianako printze-printzesak Leireko monasterioan izan dira, Tarsicio de Azcona historiagile eta elizgizonari Vianako Printzearen 2014ko Kultura saria emateko.

Monasteriora heltzean Nafarroako agintari nagusiak zain izan dituzte, Yolanda Barcina presidentea buru zela.

MAM-eko argazkia: tarsicio-azkona_

(Tarsicio de Azcona, Vianako Printzearen kultura sariduna)

Barcina: "Nafarren izenean onena opa dizuet"

Aipatu ekitaldian egindako agerraldian, Yolanda Barcinak "onena" opatu die Asturiasko printze-printzesei, "monarkiak espainiarren elkarbizitzan, ongizatean eta aurrerabidean soseguz eta ausardiaz berriro asma dezan".

Ildo horretan, "onena" opatu die, "Nafarroako gizon eta emakume guztien izenean". "Juan Carlos I.a adibidea jarraituko dugu, gure errege maitatuaren ibilbidea, Espainiako historiaren pasarterik garrantzitsuenetako protagonista izan delako".

Espainiako Erregetzan izango den aldaketa historikoaren "lekuko izango gara" eta Nafarroako Foru Erkidegoak "bere ekarpena egingo du, pertsonalitate politikoz, leialtasun instituzionalaz eta Nafarroaren eta Espainiaren ongizatea bilatuz", azaldu du.

EH Bildu: 'Errege  Etxea frankismoaren oinordeko zuzena da'

Bestalde, EH Bilduko parlamentari nafarrek uko egin diote Vianako Printzearen saria emateko ekitaldian parte hartzeari, "Errege Etxeko kideak Nafarroara etorri izana salatzeko".

"Nafarroan ez dira ongietorriak, hasteko, horrelako sariak Nafarroako erakundeek eman beharko lituzketelako eta ez Espainiako  Errege Etxeak", azaldu du Bakartxo Ruiz parlamentariak, Leireko monasterioaren aurrean egindako elkarretaratzean.

Horrez gain, "ez dugu ahaztu behar Errege Etxea frankismoaren oinordeko zuzena eta herrien eskubideen ukazioaren sinbolo nagusia dela, inposaketaren sinboloa, hain zuzen ere", erantsi du.

Juan Carlos I.aren abdikazioak "benetako haustura demokratikoa" gauzatzeko aukera ekarri duela iritzi dio Ruizek. "Monarkia edo errepublika eztabaidatik harago joan behar gara, Estatuaren ereduaren eta herriek erabakitzeko dugun eskubidearen inguruko hausnarketa sakona egitekoa unea da", azpimarratu du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena