Politika
Galdeketaren ibilbidea
Erredakzioa
Soilik deialdia egiteko ordezkarien bi herenek babestu beharko lukete, bi aldiz; gainera, Gorteak desegin beharko lirateke.
Albisteak (4)
Informazio gehiago (1)
Espainiako Monarkiak jarraitu edo Errepublika bat ezartzea erabakitzeko erreferenduma deitzeko Kongresuaren eta Senatuaren bi herenek babestu beharko lukete proposamena, ondoren Gorteak desegin, eta beste bozketa berri batean bi Ganberen bi herenek onartu beharko lukete deialdia, zenbait adituk esan dutenez.
Horrela, galdeketa deitzeko, gutxienez Kongresuan aldeko 233 boto jaso beharko lituzke proposamenak, eta Senatuan 177 boz, Konstituzioaren erreforma egin ahal izateko.
Ondoren, Ganberak desegin beharko lirateke, eta hauteskunde berrien ostean, Gorte berriek erreforma babestu beharko lukete, gutxienez ordezkarien bi herenen babesarekin, Konstituzioaren 168. artikuluak jasotzen duenez, Konstituzio beraren "erreforma larria" delako.
Horrela, artikulu horren arabera, Ganbera berriek "erabakia berretsi beharko lukete eta Konstituzioaren testu berria aztertu", eta ondoren bi herenen babesa jaso. Soilik prozesu hori burututakoan, monarkiaren jarraitasunaren gaineko erreferenduma egiteko aukera legoke.
Zenbait adituk azaldu dutenez, Konstituzioak monarkia bereziki babesten duelako bete behar da izapide zail hori, Hasierako Tituluan eta II Tituluan agertzen delako, eta horiek "blindatuta" daude, Konstituzioko beste eskubide batzuk bezala, esaterako, Bigarren Kapituluko eskubideak eta I. Tituluko Lehen sekziokoak.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa