17:04

Politika

Erregearen abdikazioa

Gazte sozialistek referendumaren alde egin dute

Erredakzioa

"Sistema demokratiko batean ez luke oinordetzan oinarritutako botere bat egon behar, nahiz eta lege batek babestuta egon, eta nahiz eta lege hori Konstituzioa izan", azaldu dute.

  • Erregea, abdikazioa sinatzen. Efe.

    Erregea, abdikazioa sinatzen. Efe.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Euskadiko gazte sozialistek referendum bat egiteko eskatu dute "herritarrek Estatuko buruaren eredua aukeratzeko aukera izan dezaten".

Ohar baten bidez, PSE-EEko gazteek azpimarratu egin dute "abdikazioaren ostean bidezkoena eta etikoena herritarrek iritzia emateko aukera izatea da, sistema bera babesteko eta zilegitasun handiagoa emateko".

"Konstituzioaren erreforma egin eta Estatuako buruaren arazoa konpontzen ez badugu, eztabaida hori konstituzioaren erreformara eramateko arriskuan gaude. Horrek erreformarik gabe utz gaitzake, edo zilegitasun eskasa duen Konstituzio baten mende. Eta, hori bai, porrota izango litzateke. Horregatik referendumaren alde egotea jarrera arduratsua dela uste dugu", azpimarratu dute.

Ondorioz, PSE-EEko gazteek "referendum kontsultibo ez lotesle" baten alde egin dute, eta, emaitza jakin ostean, konstituzioaren erreforma hastearen alde agertu dira.

Azkenik, gazte sozialistek babesa agertu diete errepublikaren alde egiten diren "manifestazio guztiei".

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena