13:19

Politika

Erregearen abdikazioa

EAJ abstenitu egingo da oinordekotza legearen bozketan

Erredakzioa

Kontra bozkatzea erregeari jarrai dezala eskatzea izango litzateke, jeltzaleen arabera; eta alde ere ez dute bozkatuko, nahi dutena erreferenduma delako.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Aitor Esteban EAJren Kongresuko bozeramaileak iragarri du bost diputatu jeltzaleak abstenitu egingo direla Juan Carlos erregearen oinordekoaren izendapena arautzeko lege organikoaren bozketan.

Azaldu duenez, Ministroen Kontseiluak gaur onartuko duen legearen kontra bozkatzea erregeari jarrai dezala eskatzea izango litzateke, eta ez da hori EAJren asmoa.

Baina alde bozkatzea ere ez dute pentsatzen, monarkiaren garaia gaindituta dagoela eta Euskal Herrian aro berria irekitzea dutelako helburu. Hori horrela, errepublikaren eta monarkiaren artean aukeratzeko erreferenduma deitzea proposatu du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena