Politika
Erregearen abdikazioa
Erredakzioa
Erregeak Iñigo Urkullu lehendakariari telefonoz deitu eta abdikazioaren arrazoiak azaldu dizkiola adierazi du Josu Erkorekak.
Albisteak (4)
Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak esan duenez, Jaurlaritzak Juan Carlos erregeak abdikatzeko hartutako erabakia "errespetatu" egiten du eta "gustura" hartuko luke Felipe Borboikoak Espainia "estatu plurinazionala" dela berrestea.
"Euskal berezitasuna" onartzeko momentua dela adierazi eta Gasteizko Exekutiboak "bokazio monarkikorik" ez duela esan du, baina "erakundeei izan beharreko leialtasuna" gordeko dutela ere adierazi du.
Gobernu Kontseiluaren ostean emandako prentsaurrekoan, erregeak Iñigo Urkullurekin telefonoz hitz egin eta abdikazioaren arrazoiak azaldu zizkiola iragarri du.
Erkorekak, gainera, errespetua gertu du "erregeak abdikatzeko hartutako erabakiaren aurrean", eta Jaurlaritzak bokazio monarkikorik ez duela azpimarratu du, erakundeei izan beharreko leialtasuna gorde arren.
"Aro bat bukatu eta garai berria hasi da oraindik pendiente dauden gaiak konpontzeko, Estatuaren ereduaren eguneraketarekin hasita. Horrek gauzak berriro planteatzea dakar, bai erakundeen sistemari dagokionez, bai errealitate plurinazionalari dagokionez", esan du.
Horren harian, "ia 40 urte" pasa direla adierazi du Erkorekak, eta, ondorioz, urte horietan izandako argi-ilunak aztertu eta hausnarketa kritikoa eta partekatua egiteko garaia dela esan du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa