17:35

Politika

Erregearen abdikazioa

Felipe printzea Leyreko monasterioan izango da asteazken honetan

Erredakzioa

Viana Printzearen saria emango dio Jesus Morras Santamaria historialariari.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Felipe eta Letizia printze-printzesa Leyreko San Salvador monasterioan, Nafarroan, izango dira asteazken honetan, hilak 4, Viana Printzearen Kultura sariaren banaketa-ekitaldian, erregearen Etxeak Nafarroako Gobernuari baieztatu dionez.

Astelehen honetan bertan, Juan Carlos I.a erregeak iragarri du Koroari uko egitea erabaki duela, Felipe printzearen mesedetan. Iragarpen horren ondoren, Nafarroara egingo du bidaia Felipek aste honetan bertan.

Zehazki, Jesus Morras Santamariari (Tarsicio de Azcona aitari) eman dio aurtengo Viana Printzearen saria. Halaber, Leyreko elizan eraberritu berri duten organoaren inaugurazioan izango dira Felipe printzea eta Letizia printzesa, eta Nafarroako Erregeen omenaldian parte hartuko dute.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena