15:29

Politika

Krisi sozialista

PSOEk uztailaren 26ra eta 27ra atzeratu du ezohiko kongresua

Erredakzioa

Exekutiba Federalak egutegi horrekin deitu du ofizialki kongresua, hasiera batean, Alfredo Perez Rubalcaba idazkari nagusiak hilabete bereko 19an eta 20an iragarri bazuen ere.

0:14
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

PSOEko Exekutiba Federalak uztailaren 26rako eta 27rako deitu du  idazkari nagusi berria izendatzeko ezohiko kongresua, eta prozesuren egutegia onartu du astelehen honetan. Ekainaren 13an abiatuko dute, hautagaien abal bilketarekin. Uztailaren 2an izendatuko dituzte behin-betiko, eta 13an izango da bozketa, militante guztiek parte hartu ahal izango dute bertan.

Zuzendaritza sozialistako iturriek jakitera eman dutenez, egun horretan PSOEko buruzagi berria eta Alfredo Perez Rubalcabaren ordezkoa ezagutuko da. Militantziaren erabakia ezohiko kongresuan emango da ezagutzera, prozesua antolatzen duen batzordeak jakinaraziko duen txosten baten bitartez. Bilera horretan ordezkariek erabakia berretsi eta Exekutibaren zuzendaritza berria bozkatuko dute.

Halaber, kongresuan estatutuetako aldaketa onartuko dira, zuzeneko botoaren sistema hori une honetatik aurrera egiteko alderdiko kongresu guztietan, maila federalean, autonomikoan eta probintziatan. Era horretan, iturrien arabera, Rubalcabaren egungo zuzendaritzak "botoko militante bat" sistema "blindatuta" utzi du, idazkari nagusi berria hautatzeko, baita primarioak ere Moncloara joango den hautagaia izendatzeko.

Boto sistema berria federazio guztien "adostasunez" onartu dute, Rubalcabak orain arte nagusi ziren arauak aldatzeko ezarri zuen baldintzetako bat.

Iturri berberek azaldu dutenez, hautagaien abal maximorik ez jartzea erabaki dute, primarioetarako izan ezik. Aurreko konferentzia politikoan, babes maximoaren muga hori ezarri zuten, hautagai batek abal kopuru oso altua izatea ekiditeko, era horretan, beste hautagaitza batzuk aurkeztea zailduta.

Era horretan, 10.000 abaleko minimoa, zentsuko % 5a, aurkezten duen edozein militantek izango du PSOEko Idazkaritza Nagusirako hautagai izateko aukera. PSOEko, PSCko eta Gazte Sozialisten militante guztiek bozkatuko ahal izango dute.

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena