20:51

Politika

Krisia PSOE-n

Carme Chacon ez da PSOEko idazkari nagusi kargura aurkeztuko

Erredakzioa

Bestalde, Espainiako Gobernuko presidentegai izateko egingo diren hauteskunde primarioetan parte hartuko du.

  • Carme Chacon. Artxiboko irudia: EiTB

    Carme Chacon. Artxiboko irudia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Carme Chacon ez da PSOEko idazkari nagusi kargura aurkeztuko, igande honetan militanteei igorri dien gutun batean iragarri duenez. Horren arabera, Espainiako Gobernuko presidentegaia aukeratzeko hauteskunde primarioak proposatzen dituen hautagaia babestuko du, eta hauteskunde primario horietara aurkeztuko dela adierazi du.

Militante sozialistek aukeratuko dute idazkari nagusi berria, "militante bat, boto bat" formula erabilita eta Chaconek ez du gustuko prozesu hori. Chaconen iritziz, Espainiako Alderdi Sozialistak idazkari nagusia aukeratzeko bihar onartuko duen prozesuak "nahasmena" baino ez du eragiten.

"Bihar prozesu hori onartzen bada, ez naiz naiz idazkari nagusi kargura aurkeztuko. Ez dut nahasmena eragiten lagunduko. Hauteskunde primarioak bultzatuko dituzten hautagaiak babestuko ditut", adierazi du.

Idazkari nagusia aukeratzeko galdeketa egitea "atzerapausoa" da Chaconen arabera, eta horren aurrean hauteskunde primario irekiak egitea proposatu du.

Aurrerantzean hauteskunde primarioak deitzeko lan egingo duela nabarmendu du, "herritar progresista guztiek parte hartu ahal dezaten".

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena