11:32

Politika

PSOEko krisia

'PSOEk aparteko konponbidea behar du, eta Susana Diaz apartekoa da'

Erredakzioa

Patxi Lopezek, gainera, "atseginez" ikusten du "militante bat, boto bat" formula, sozialisten hurrengo liderrak aukeratzeko.

  • Patxi Lopez, PSE-EEko idazkari nagusia. Efe.

    Patxi Lopez, PSE-EEko idazkari nagusia. Efe.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Patxi Lopez PSE-EEko idazkari nagusiaren iritziz, PSOEk "egoera berezia bizi du, eta aparteko konponbideak behar ditu". Horrekin lotuta, Susana Diaz Andaluziako presidentea "apartekoa" dela adierazi du politikari bizkaitarrak.

Lopezek dioenez, Diazek PSOEren liderra izateko hautagaitza aurkeztuz gero, bere "babesa izan lezake", Andaluzian egindako lana gustuko duelako. Euskal sozialisten liderrak El Correon egindako elkarrizketan dioenez, Diazek "alderdi zatitu bat hartu eta berriro bateratzea" lortu du.

Patxi Lopezek onartu egin du ez daukala batere argi PSOEko idazkari nagusi izateko lehian sartuko den ala ez, baina bere burua "lehiatzen baino gehiago, laguntzen" ikusten duela zehaztu du. Lopezek ezohiko PSE-EEko kongresua deitu du irailerako, karguan jarraitzeko aurkeztuko ez dela iragarrita.

PSOEko liderra hautatzeko prozesuari dagokionez, "afiliatu bat, boto bat" formula gustukoa duela esan du. Aurkez daitezkeen hautagaitzei buruz, Eduardo Madina "baleko pertsona" dela eta "zer egin" argi izango duela adierazi du. Carme Chaconi buruz, aldiz, "egin behar duena argitzea" falta zaioa adierazi du.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • Albisteak PSOE

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena