15:11

Politika

Aldaketak PSOEn

PSOEko militanteek aukeratuko dute idazkari nagusia

Erredakzioa

Espainiako Alderdi Sozialistako buruzagitza hartzeko balizko hautagaiak Susana Diaz, Eduardo Madina eta Pedro Sanchez dira.

  • Rubalcaba. Argazkia: EFE

    Rubalcaba. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Espainiako Alderdi Sozialistako (PSOE) militanteek aukeratuko dute alderdiko idazkari nagusi berria, uztaileko kongresuaren aurretik egingo den galdeketan. Balizko hautagaien artean daude Susana Diaz, Eduardo Madina eta Pedro Sanchez.

PSOEren iturriek EFE albiste agentziari baieztatutakoaren arabera, planteamendu hori aurkeztuko dio Alfredo Perez Rubalcaba idazkari nagusiak zuzendaritzari, asteleheneko bileran. Erabakia hartu aurretik, lurraldeetako buruzagiekin eta alderdian erreferente diren beste hainbat sozialistarekin hitz egin du Rubalcabak, eta "militante bat, boto bat" printzipioak adostasun zabala duela baieztatu du.

Idazkari nagusia aukeratzeko modu hori onartuta, ziurtzat jotzen dute Eduardo Madinaren hautagaitza; izan ere, kongresua irekia izanez gero bere burua aurkeztuko zuela jakinarazi zuen.

Susana Diaz Andaluziako presidentea ere hautagai izatea aurreikusten da. Lurralde askotako buruzagi sozialistek bere hautagaitza aurkezteko eskatu badiote ere, berak oraindik ez du baieztatu. Bestalde, Pedro Sanchez diputatuaren izena ere mahai gainean dago.

Zuzendaritzak galdeketari eta kongresuari buruzko zirriborro bat bidali die lurraldeetako zuzendaritzei, eta, horren arabera, kongresuaren aurretik galdeketa bat egingo da militanteen artean idazkari nagusia aukeratzeko. Ondoren, kongresuak militanteek aukeratutakoa berrestea aurreikusten da.

Oraindik ez dute galdeketaren eguna zehaztu, baina kongresua uztailaren 19an eta 20an egingo dela kontuan izanda, litekeena da aurreko astean egitea.

Jose Antonio Perez Tapiasek PSOEko buru izateko hautagaitza aurkeztu du

Jose Antonio Peres Tapias PSOEko diputatu ohiak eta Ezkerra Sozialista (IS) korronteko buruak PSOEko idazkari nagusi izateko bere hautagaitza aurkeztu du.

Perez Tapias berak baieztatu dio erabakia Europa Press albiste agentziari. Azaldu duenez, Europako Parlamenturako hauteskundeen eta Alderdi Sozialistak egindako azken proposamenen ondoren hartu du Ezkerra Sozialista korronteak erabakia.

PSOEko idazkari nagusi kargurako aurkezten den lehen hautagaia da. Hautagai posibleen zerrendan ageri dira Carme Chacon, Eduardo Madina eta Pedro Sanchez ere.

Madina eta Sanchez, gustura, militanteei galdetuko zaielako

Alfredo Perez Rubalcaba ordezkatzeko hautagai izan daitezkeen Eduardo Madina eta Pedro Sanchez pozik azaldu dira militanteek aukeratuko dutelako hurrengo idazkari nagusia.

Twitterreko bere kontuan mezu bat idatzi du Eduardo Madinak: "PSOEren historian lehen aldiz, alderdia osatzen duten pertsona guztiek aukeratuko dute idazkari nagusia. Zorionak guztioi".

Pedro Sanchezek, berriz, batasunerako deia egin du: "Ez dezagun ahaztu guztiok adiskideak garela. Ez dago batzuen eta besteen arteko borrokarik". Halaber, alderdian bere moduko jende asko dagoela adierazi du: "Asko gara. Hori da gure indarra!".

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena