Politika
Eusko Legebiltzarra
Erredakzioa
"Elkarrizketa eta akordioa" beharrezkoak direla errepikatu du lehendakariak, baina "proiektu guztiak defendatzeko eta gehiengoen arabera gauzatzeko" eskubidea izatea aldarrikatu du.
Albisteak (2)
Bideoak (1)
"Egoskorkeria" alde batera uzteko eskatu dio Iñigo Urkullu lehendakariak Espainiako Estatuari. Zentzu horretan, Euskadiko "errealitate nazional berezia onartzeko" eskatu dio Urkulluk Estatuari.
Gainera, "elkarrizketa eta akordioa" beharrezkoak direla errepikatu du lehendakariak, baina "proiektu guztiak defendatzeko eta gehiengoen arabera gauzatzeko" eskubidea izatea aldarrikatu du.
Eusko Legebiltzarreko kontrol saioan, lehendakariak defendatzen duen Estatu ereduari buruz galdetu dio UPyDk Urkulluri.
Lehendakariak Gorka Maneiro UPyDko legebiltzarkideari erantzun dio, Gasteizko Ganberak "Euskal Herriko autodeterminazio eskubidearen" aldeko ebazpena onartu eta egun bat geroago.
Aukera
"Sekula izan ez dugun aukera daukagu", adierazi du Urkulluk. Eusko Legebiltzarra "proiektuak planteatzeko, eztabaidatzeko eta erabakitzeko" foroa dela erantsi du agintariak.
Helburuak lortzeko "akordioak bilatzeko saiakerak" errespetatzea eskatu du lehendakariak. "Elkarrizketa, negoziazioa, akordioa eta berrespena. Hori da jarraitu nahi dudan prozedura", azaldu du. Orain arte planteamenduek aurrean "egoskorkeria" aurkitu dutela deitoratu du EAEko buruzagiak.
Saenz de Santamaria: "Elkarrekin eraikitzeko unea da"
Espainiako beste lurralde batzuetan gertatzen ari dena aztertzeko eskatu dio Soraya Saenz de Santamaria Espainiako Gobernuko presidenteordeak Eusko Jaurlaritzari. Kataluniari erreferentzia eginez, "zatiketa eta arazoak" aipatu ditu presidenteordeak. "Elkarrekin eraikitzeko unea da", adierazi du.
"Beste toki batzuetan gertatzen ari dena aztertu beharra dago, Eusko Jaurlaritzak hori egin beharko luke", errepikatu du. "Katalunian gertatzen ari diren zenbait gauza beste lurralde batzuetan errepikatzea ona ez dela uste dut, gobernuek susperraldi ekonomikoaren alde lan egin beharko lukete, gehituz, indarrak batuz, eta ez ahulduz", gaineratu du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa