22:58

Politika

Aldaketak PSOE-n

PSOEko buruzagien gehiengoa, Susana Diazen hautagaitzaren alde

Erredakzioa

Idazkari nagusirako hautagai izan dadin babesa agertu diote hainbat buruzagik, tartean Aragoiko, Kanarietako, Kantabriako, Valentziako, Errioxako, Madrilgo, Murtziako eta Nafarroako idazkariek.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

PSOEko buruzagi gehienek babesa agertu diote Susana Diaz Andaluziako presidenteari PSOEko idazkari nagusirako hautagai izan dadin. Besteak beste, Aragoiko, Kanarietako, Kantabriako, Valentziako, Errioxako, Madrilgo, Murtziako eta Nafarroako idazkariak azaldu dira horren alde.

Ordezkari horiek hautagaitza aurkeztera animatu dute, eta Andaluziako hainbat diputaturen babesa ere jaso du. Diazek ez du horren inguruko adierazpenik egin.

Hautaketa sistema

PSOEko Kongresuari begira, argitzeke dago oraindik hautagaia ordezkariek edo militanteek aukeratuko duten.

Ostegun honetan, bere ondorengoa militanteen boto zuzenaren bitartez aukeratzearen alde agertu da Alfredo Perez Rubalcaba PSOEko idazkari nagusia, betiere alderdian "aho batez" horrela erabakitzen badute. "Aho batez hartutako erabakia ez bada, ez dut horrelako proposamenik egingo", gaineratu du.

Patxi Lopez

Diazen aldeko babesak jakitera eman baino lehen, Patxi Lopezek baztertu egin du PSOEko buruzagitza eskuratzeko lehiatzea. "Lehiatzeko baino laguntzeko ikusten dut neure burua", adierazi du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena