16:15

Politika

Aurreneko agerraldiak

Autogobernuaren lantaldea adituen iritzi kontrajarriekin hasi da

Erredakzioa

Xabier Ezeizabarrena Zuzenbideko adituak eta Manuel Montero EHUko errektore ohiak agerraldiak egin dituzte Eusko Legebiltzarrean.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Xabier Ezeizabarrena Zuzenbideko adituaren eta Manuel Montero (Historiako irakaslea) EHUko errektore ohiaren iritzi kontrajarriekin hasiera eman dio gaur Eusko Legebiltzarreko autogobernuaren lantaldeak agerraldien txandari.

Ezeizabarrena EAJko batzarkidea da Gipuzkoako Batzar Nagusietan. Zuzenbideko adituaren hitzetan, euskal autogobernua "subiranotasun partekatuan" oinarritu behar da. Zentzu horretan, "itunaren bidea" jorratu behar dela uste du, "lehenengo akordioa Euskadin lortu eta gero Estatuarekin adostu, elkarri aintzat hartzeko".

Monterok, ostera, Gernikako Estatutuaren "osasun ona" defendatu du. Bide autonomistarekin jarraitzearen aldeko apustua egin du. Zertarako autogobernu gehiago galdetu du, 1978ko testuak "elkarbizitza demokratikoko epe luzea ekarri duenean".

Autogobernuaren kontzeptu guztiak, batez ere "subiranotasunarena, berritu" behar direla esan du Ezeizabarrenak. Adituaren ahotan, Espainia Europar Batasunean sartu zenetik ideia funtsean "aldatu" da.

Euskadik zuzenean EBn parte hartzeko mekanismoak autogobernuan landu behar direla nabarmendu du Ezeizabarrenak. Gernikako Estatutuak ongizatea ekarri duela onartu du, baina legearen garapenean "argilun" ugari izan direla kritikatu du.

Montero: "Estatutua ez da zonbi bat"

Manuel Montero Historia katedraduna ez dator ideia horrekin bat. Monteroren hitzetan, Estatutua "arrakasta baten historia" da. Testua "ez da zonbi bat", erantsi du. Estatutuak "osasun ona" duela azpimarratu du EHUko errektore ohiak.

UPyDk Monteroren agerraldia eskatu zuen. Gernikako Estatutuarekin Euskadi "terrorismoaren gaitzetik askatu da", adierazi du irakasleak. Lege organikoa "ezberdinen arteko ituna" dela goraipatu du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena