14:24

Politika

Epaiketa Parisen

Presoen abokatuak ETAren jarduerekin nahasita daudela dio fiskaltzak

Erredakzioa

Frantziako fiskaltzaren esanetan, ETAren zenbait jardueratan parte-hartze zuzena izan zuten Jon Enparantza eta Iker Sarriegi abokatuek.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Jean-François Ricard Parisko Zigor-arloko Auzitegiko fiskalak esan du ETAko presoen bi abokatuk erakunde armatuaren zenbait jardueratan parte-hartze zuzena izan zutela esan du, EFE albiste-agentziak zabaldu duenez.

Jacqueline Audax epaitegiko presidenteak Jon Enparantza eta Iker Sarriegi abokatuak ustez ETArekin lotzen dituen dokumentuak aurkeztu ostean hitz egin du fiskalak, Ainhoa Ozaeta, Igor Suberbiola eta Jon Salaberria ETAko kideen aurkako epaiketan.

Aipatu hiru lagunak Bordeleko etxebizitza batean atxilotu zituztenean topatu omen zituzten dokumentu horiek.

Fiskalaren esanetan, Bordeleko etxe horretan nahiz ETAk Frantzian izan dituen beste ezkutaleku batzuetan topatutako agirien arabera, bi abokatuek "estortsioan, helbururako proposatzerakoan nahiz hilketa proiektuetan parte-hartze zuzena zuten".

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena