12:44

Politika

Katalunia

Mas:'Kontsulta legearen aurka egitea beste eraso bat izango litzateke'

Erredakzioa

Generalitatearen presidentearen ustez, Europako hauteskundeen emaitzak "aparteko bermea" dira subiranotasun prozesuarentzat.

  • Artur Mas Generalitatearen presidentea.

    Artur Mas Generalitatearen presidentea. Argazkia: Efe

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Artur Mas Generalitateko presidenteak Kataluniako kontsulten legea "ez ukitzeko" eskatu du, eta inpugnatzea "beste eraso bat" izango litzatekeela salatu du. Era berean, Kongresuan bideratu eta gero, kataluniarrei kontsulta egiteko beste aukera bat galduko litzatekeela iritzi dio.

Kataluniako presidenteak mezua igorri dio Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteari Parlamentuko kontrolerako saioan, Estatuak subiranotasun prozesuari eman dizkion "ezezkoen" ostean ez dezan "pilotu automatikoan" jarraitu, bestela "talka" egiteko norabidean doalako.

Bestalde, Masek uste du Europako hauteskundeen emaitzak "aparteko bermea" direla subiranotasun prozesuarentzat, eta, ondorioz, ez du "atzerapauso bat bera ere emango". "Atzerapausorik ez ematea bezain garrantzitsua da aurrerapauso guztiak ondo ematea", Masen arabera. Hori dela eta, azaroaren 9ko kontsulta ahalbidetzen duen kontsulten legea ez blokeatzeko eskatu du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena