13:10

Politika

Podemos

Pablo Iglesias, IUrekin koalizioa egiteko eskaintza onartzeko prest

Halere, Podemoseko liderrak "ezkerreko alderdien batasuna baino, garrantzitsuagoa da herriaren batasuna", esan du.

  • Pablo Iglesias. Argazkia: EFE

    Pablo Iglesias. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Izquierda Unida alderdiak ezkerreko alderdien batasuna eskatu zuen, eta Pablo Iglesias Podemos alderdiko lider eta Europako Parlamenturako hautagaiak protagonismoa herritarrek izan behar dutela eta lehentasuna "herriaren batasuna" izan behar dela adierazi du. Gainera, berak zuzentzen duen alderdiak Europako Parlamentuan proposatuko duen lehen gauza diputatuen soldata mugatzea izango dala aurreratu du.

"Hasieratik esan dugu ezkerreko alderdien batasuna garrantzitsua dela, baina askoz garrantzitsuagoa dela herriaren batasuna. Jendearen batasuna lortzeko guk egin dugun zerbait egin behar da: protagonismoa eman. Oinarri horiekin, beste gizarte mugimenduekin eta alderdi politikoekin lan egitea gustatuko litzaiguke", azaldu du Iglesiasek.

Aurtengo urtarrilean jaio zen formazioa, eta Europako hauteskundeetako laugarren indar bozkatuena izan da iragan igandean, bost eserleku eta botoen % 7,97 lortuz. Emaitza onak lortu dituzten arren, politologoak esan du ez dela zifra horiekin pozik gelditzen, azken helburua bi alderdiko sistemarekin amaitzea delako.

Espainian "gehiengo politiko berri bat" sortzeko lanean hasiko direla jakinarazi du Iglesiasek.

Formazioak M-15 mugimendutik datorren jendea hartu du eta Europako Parlamentuan parlamentarien soldatari mugak jartzea eskatuko du, Iglesiasek esan duenez. Halaber, bere alderdiko kideek protokolo bat sinatu dute: ez dute Espainiako hiru gutxieneko soldata baino gehiago kobratuko.

"Noski, ez dugu 'business' hegaldirik hartuko eta pentsio-plan pribatua ere ez dugu hartuko. Lotsagarri deritzogu: 'Villarejo direktiba' aurkeztuko dugu ustelkeriaren aurka. Horren arabera, ez da soilik kargu publikoen soldata mugatu behar, administrazio batzordeak eta gobernuak komunikatzen dituzten ate birakariak ere debekatu behar dira", gaineratu du Pablo Iglesias Podemos alderdiko liderrak.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • Albisteak IU

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena