19:11

Politika

Nafarroa

Jimenezek uko egin dio PSNren exekutiba berriaren parte izateari

Erredakzioa

PSNko idazkari nagusiak iragarri duenez, alderdiak ezohiko batzar bat egingo du aurten, exekutiba berri bat izendatzeko, baina bertan ez dela izango azpimarratu du.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Roberto Jimenez PSNko idazkari nagusiak astelehen honetan iragarri duenez, alderdiak ezohiko batzar bat egingo du aurten, exekutiba berri bat izendatzeko, eta horren parte izateari uko egin diola azaldu du.

Jimenezek azaldu duenez, ezohiko batzar hori baino lehenago PSN alderdian primario irekiak egingo dira, dena dela, PSOEren ezohiko batzarraren ostean, estatutuetako arrazoien ondorioz.

Roberto Jimenezek adierazpen horiek egin ditu, Europako hauteskundeetan alderdiaren emaitzak "oso txarrak" izan direla jakin ostean, eta martxoan Yolanda Barcina Nafarroako presidentearen aurka jarritako zentsura-mozioari betoa jartzeko PSOEren erabakiarekin bat ez zetorrela erakutsita.

Buruzagi sozialistak adierazi duenez, PSNko idazkari nagusi izaten jarraituko du ezohiko batzarra egin arte; ez du data zehatzik eman, zuzendaritza federalarekin adostu beharko baita.

Roberto Jimenezek azaldu du martxoaren 2an aurkeztu zuela dimisioa PSOEren zuzendaritzaren aurrean, Ferrazek Yolanda Barcina Nafarroako presidentearen aurkako zentsura mozioari betoa jarri ostean. Halere, karguan jarraitzea adostu zuten, hauteskunde egunean alderdian "kalterik ez" eragiteko.

PSNko idazkari nagusiak esan du ez duela primarioetako prozesuaren buru izateko asmorik, eta ez dela aurkeztuko idazkaritza nagusian jarraitzeko, alderdiak "rebulsibo" bat behar duela "ezkerren gehiengoa duen erreferentea den" proiektu bat lortzeko.

Jimenezen hitzetan, Nafarroaren kasuan "ez dugu jakin izan ezkerreko gehiengo sozialaren aldaketa nahiari erantzuna ematen, eta beste aukera politiko batzuen alde egin dute".

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena