Politika
Kartzela-baimena
Erredakzioa
Bere amaren heriotza dela eta kartzela-baimena jaso du ezker abertzaleko buruzagiak. Sortuko idazkari nagusiak argazki bat igorri du Twitter sare sozialean. Bere aitarekin agertzen da irudian.
Albisteak (3)
Arnaldo Otegi ezker abertzaleko buruzagiak senitartekoak bisitatu ditu Elgoibarren (Gipuzkoa), bere amaren heriotzagatik kartzela-baimena jaso eta gero.
Otegi Logroñoko espetxetik Elgoibarrera eraman dute eguerdian, Poliziako iturriek azaldu dutenez. Gurasoen etxera eraman dute.
Bisitaren ostean, Ertzaintzak Otegi Zaballako espetxera eraman du berriro. Ondoren Logroñoko kartzelara eramango dute.
Sortuko idazkari nagusiak argazki bat igorri du Twitter sare sozialean. Bere aitarekin agertzen da irudian. "Etxean nire aitarekin, bost urte geroago", adierazi du Otegik sare sozialean.
Beste kartzela-baimen bat
Horrela, bere ama hil eta gero ezohiko baimena jaso du Arnaldo Otegik familia bisitatu ahal izateko, espetxeetako iturriek jakitera eman dutenez.
Otegiren ama maiatzaren 17an hil zen, buruzagi abertzaleak Mendaroko (Gipuzkoa) ospitalean bisitatu eta hiru egun geroago. Orduan ezohiko beste baimen bat eman zioten espetxeetako arduradunek ezker abertzaleko agintari ohiari.
Otegi Logroñoko kartzelatik Zaballako (Araba) espetxera eraman zuten. Bertatik ospitalera eraman zuen Ertzaintzak, eta ordu batzuk geroago kartzelara itzuli zen. Otegi zigorra Logroñon betetzen ari da Bateragune auzia dela eta.
Senitartekoen heriotza
Otegiri emandako baimen berria preso ororen eskubidea dela azaldu dute espetxeetako iturriek. Senitartekoren bat hiltzen bazaie espetxeetako administrazioa baimena ematera behartuta dago.
Espetxeetako lege organiko orokorraren 47. artikuluaren arabera, presoen gurasoen, bikotekidearen, seme-alaben, anai-arreben eta lotura estua duten pertsonen heriotza edo eritasun larria ematen den kasuetan, edota emazteak erditzen duenean, kartzela-baimena eman behar dute, "baita arrazoi garrantzitsuak eta egiaztatuak daudenean ere, segurtasun neurri egokiekin".
Espetxeetako erakundeek Ertzaintzari neurriak hartzeko eskatu diote, ezohiko baimena beste helburu batzuk betetzeko ez erabiltzeko, xedea familia bisitatzea baita.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa