Politika
Servini epailearen bidaia
Erredakzioa
''Lehen aldiz, epaile batek frankismoko bi biktimaren testigantza entzun zuen; lehen konponketa izan zen'', esan dute Ana Mesuti eta Maximo Castex abokatuek.
Maximo Castex
Frankismoaren biktimen abokatuen ustez ''mugarri historiko eta juridikoa'' izan zen astearte honetan Gernikan bizitakoa. Izan ere, Maria Servini epaile argentinarrak fusilatu baten seme-alaben testigantza jaso zuen atzo, Gernikan.
Buenos Airesko 1 zenbakiko Auzitegi Kriminal eta Korrekzionaleko titularra da Servini, eta frankismo garaiko (1936ko uztailaren 18tik 1977ko ekainaren 17ra arte -lehenengo hauteskunde demokratikoak frankismoaren ondoren-) genozidio krimenak eta gizateriaren aurkako krimenak ikertzen ari da.
Igandean iritsi zen Servini Euskal Herrira, Buenos Airesera deklaratzera joaterik izan ez duten biktimen salaketak entzutera.
Asteazken honetan, Serviniren bidaiaren balorazioa egin dute Bilbon Ana Mesuti eta Maximo Castex abokatuek. Servinik ikertzen duen auzian kereila jarri duten biktimen abokatuak dira Meduti eta Castex.
''Lehen aldiz, epaile batek frankismoko bi biktimaren testigantza entzun zuen; lehen konponketa izan zen'', esan dute. "Eta hain zuzen ere Gernikan izan da, toki horrek duen sinbologiarekin'', gaineratu dute.
Hala, ''mugarri historiko eta juridikoa'' da Elisa eta Julen Calzadaren testigantza, ''auzian aurrera egin ahal izatea ekarriko baitu'', abokatuen ustez.
Castexek gaitzetsi egin du Miranda de Ebroko epailearen laguntza falta eta bertako ospitalean Padinek emandako testigantzaz aritu da. Horren arabera, bertako kontzentrazio-esparruak ''naziena adinakoa'' zen, eta han gertatutakoa ''ezin da ahaztu'', abokatuak adierazi duenez.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa