14:54

Politika

Elkarrizketa ETB-n

Servini epailea: 'Espainiako Justiziaren laguntza hala moduzkoa da'

I.G./A.A.

ETBri esklusiban eskainitako elkarrizketa batean, epaileak esan du Euskadin egindako ikerketa "oso ondo" joan dela, eskaera batzuk atzeratu diren arren.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Maria Servini epaileak esan duenez, Euskadin izan den egunetan "oso ondo" joan da frankismoaren krimenei buruz egin duen ikerketa, baina Espainiako Justiziaren laguntza "hala moduzkoa" dela azaldu du.

Sevillara joan aurretik "ETB Hoy" saioari esklusiban eskainitako elkarrizketa batean, Servinik esan du batzuetan bidalitako erregu-gutuen erantzuna atzeratu egin dela eta, beste batzuetan, "ez digute erantzun".

Felix Padinen kasuan, 97 urteko bilbotarra Miranda Ebroko ospitalean dago. Servinik ezin izan zuen Padinen deklarazioa hartu, erregu-gutuna ez zelako epaitegietara iritsi, baina hitz egiteko aukera izan zuten eta "buruz argi" ikusi zuen. "Hunkitu egin zen, baina hitz egiteko eta lasaitzeko aukera izan nuen", azaldu du.

Hala ere, ikerketa "oso ondo" joan dela argitu du, eta Rodríguez doktoreak "oso ondo" hartu zituela esan du. Gernikan, Julen eta Maria Luisa Kalzada tropa frankistek fusilatutako baten seme-alaben deklarazioa hartu zuen.

Horrez gain, erakunde politikoei laguntza eskatzeko beharrik izan ez duela eta biktimen adierazpenak banan-banan aztertuko dituela azaldu du. "Delitu moten arabera bananduko ditugu", esan du.

Servinik bildutako 47 deklarazioak aztertuko dituztela iragarri du eta "gauzak xehetasun guztiarekin eta proba guztiekin" aztertuko dituztela adierazi du. "Hobe da poliki egitea", esan du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena