15:35

Politika

Donostian

Gure Esku Dago ekimena, ekainaren 8rako giroa berotzen

Erredakzioa

Ekainaren 8an Durango eta Iruñea artean izango den giza katearen aurrerapena egin dute Gipuzkoako hiriburuan. Lekeition, Eibarren eta beste hainbat herritan ere ekitaldiak antolatu dituzte.    

0:46
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Gure Esku Dago mugimenduak ekinaren 8an Durango eta Iruñe artean izango den giza katearen aurrerapena egin du larunbat honetan, eta hamaika ekitaldi antolatu dituzte astebururako. Donostiakoa izan da ekitaldi nagusia.

Hiru zutabe abiatu dira 12:30ean, Antiguatik, Bilbo plazatik eta Grosetik, eta Bulebarrean elkartu dira guztiak ondoren. Dinamikaren berri emateko mahai informatiboak jarri dituzte, eta datorren hileko giza katean parte hartzeko deia egin dute.

Antolatzaileek azaldu dutenez, "elkarlanaren bidetik doazen eragin handiko ekimen berriak" behar dituen "garai berri bat" bizi du Euskal Herriak. Hori dela eta, "ilusioz betetako ziklo berri bati hasiera emateko bidea egin behar dugu" eta "herritarrak bide berri horretako protagonistak izan behar dira".

Arratsaldean, ekitaldiak, beste herria batzuen artean, Lekeition, Eibarren eta Beran izan dira.

Gauean, bertso saioa izango da Donostiako Le Bukowski tabernan.

Igandean ere izango dute segida ekitaldiek: jai egunak antolatu dituzte Muskizen eta Bilboko Errekalde auzoan, eta aurkezpena egingo dute Amoroton (12:30).

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena