Politika
Salaketa
Erredakzioa
Tolosa eta Hernialde arteko lanetan bederatzi milioi euroko desfasea dagoela salatu du koalizioak. Kasuaren inguruko azalpenak emateko exijitu dio Matutek Jaurlaritzari.
Oskar Matute (EH Bildu), gaur, Donostian. Argazkia: EiTB
Salaketa larria egin du EH Bilduk, gaur, Tolosa-Hernialde arteko Abiadura Handiko Trenarenaren lanei lotuta. Bederatzi milioi euroko desfasea dagoela salatu du koalizioak. Oskar Matute EH Bilduko kideak, Donostian egin duen agerraldian, esan duenez, Madril eta Bartzelona arteko zatian irregulartasunak eta iruzurra egin izana leporatu dioten enpresa bera ari da Tolosa-Hernialdeko zatia egiten, Corsan Corviam enpresa, hain zuzen.
EH Bilduk esan du susmoak baino gehiago dituela EAEn ere AHTren lanetan diru publikoaren erabilera okerra egin dela pentsatzeko. Matuteren hitzetan, lan horiek esleitzerakoan ez ziren irizpideak behar bezala zehaztu eta publikatu. 14 milioi euroko gainkostua aipatu du Matutek.
Koalizioaren arabera, "zantzu guztien arabera irregulartasunak baino gehiago egon dira", hori dela eta, "irregulartasun teknikoak, eta ez diru publikoen erabilera okerra", izan direla erakusteko eskatu diote Jaurlaritzari.
Kopuru horretan sartuko litzateke BEZaren igoera eta materialek izandako prezio igoera. EH Bilduren arabera, bi kontzeptu horien kenketa eginda ere, bederatzi milioi euroko gain-kostua izan dute Tolosa-Hernialde arteko obrek.
Ana Oregi Ingurumen eta Lurralde Antolaketa sailburuari azalpenak emateko exijitu dio Matutek. Gain-kostu hori argitu ezean, EH Bildu epaitegietara jotzeko prest agertu da, kasua argitze aldera.
Matutek zehaztu duenez, Tolosa Hernialde tarteak "104 milioiko aurrekontua zuen eta, lanen % 77 egin eta gero, 118 milioi xahutu dituzte dagoeneko".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa