10:24

Politika

Elkarrizketa

Rajoy, 'elkarrizketarako prest' Kataluniako afera konpontzeko

Erredakzioa

Kongresuak eta Auzitegi Konstituzionalak herri-galdeketa Konstituzioaren aurkakoa dela ebatzi zutela gogoratu du Rajoyk eta, hortaz, Gobernuak ezin duela kontsulta onartu azpimarratu du.

  • Mariano Rajoy eta Artur Mas

    Mariano Rajoy eta Artur Mas

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Kataluniako aferaren inguruan "elkarrizketarako prest" azaldu da Mariano Rajoy Espainiako presidentea eta Generalitateak deitutako herri-galdeketa "arazo politiko handia" dela gaineratu du.

Ser irrati kateari eskainitako elkarrizketan, Kongresuak eta Auzitegi Konstituzionalak herri-galdeketa hori Konstituzioaren aurkakoa dela ebatzi zutela gogoratu du Rajoyk eta, hortaz, Gobernuak ezin duela kontsulta onartu azpimarratu du.

Hala ere, "elkarrizketaren eta zuhurtziaz jokatzearen" alde agertu da Rajoy, "arazo politiko handi hau konpontzeko".

Konstituzioa erreformatzearen aurka ez dagoela esan du presidenteak, baina "erreformatu ahal izateko, zer egin nahi den esan behar da". Gogoratu duenez, birritan eman du Konstituzioa erreformatzearen aldeko botoa, azkena Jose Luis Rodriguez Zapatero sozialista presidente zenean.

"Elkarrizketa ez da inoiz apurtu behar", esan du. "Entzuteko prest nago. Elkarrizketarako prest nago, baina Konstituzionalak eta Parlamentuak ezetz esan dioten gauza bati baiezkoa ematea ezinezkoa izango da", nabarmendu du.

B kontabilitatea

Bestalde, alderdi popularrean "B kontabilitatea" zegoenik ez zekiela berretsi du Mariano Rajoyk. Barcenas auziko epailearen erabakia errespetatu egingo duela ere azpimarratu du presidenteak.

Izan ere, Barcenasen paperak ezagutzera eman zirenean, presidenteak bereak alderdiari azalpenak eskatu zizkiola gogoratu du.

Elkarrizketa horretan, abortuaren erreformaz ere mintzatu da. Gallardonen legea bere horretan mantenduko dutela esan du Rajoyk, baina "ahots guztiak" entzungo dituela nabarmendu du.

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena