15:06

Politika

Europako hauteskundeak

Bilbaok Agirre lehendakariaren europeismo soziala aldarrikatu du

Erredakzioa

"Agirre aitzindaria izan zen indarrean dauden batasun federalaren eta europar subiranotasunaren hastapenen aldeko apustua egiten", nabarmendu du Europako hauteskundeetarako EAJren hautagaiak.

  • Izaskun Bilbao. Argazkia: EAJ.

    Izaskun Bilbao. Argazkia: EAJ.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Izaskun Bilbao Europako hauteskundeetarako EAJren hautagaiak Jose Antonio Agirre lehendakariaren "europeismo soziala eta dotoretasun eta pragmatismo politikoa" aldarrikatu ditu Getxon. "Agirre —esan du Bilbaok— aitzindaria izan zen, benetako europar federalista; gaur egun erabat indarrean dauden batasun federalaren eta europar subiranotasunaren aldeko apustua egin zuen, estatu-nazioetako diskurtso zaharkituaren aurrean. Europan dauden nazio-identitate guztiak nazioarteko egitura horren barnean egotearen alde zegoen, herritarrek horrela erabakiz gero".

Bilbaok Jaurlaritzako lehen lehendakaria izan zenaren dohainak gogoratu ditu, Algortan bere omenez dagoen monumentuan igandean egindako lore-eskaintzan. Bere ustez, Iñigo Urkullu Agirreren "oinordeko oso duina da". Garai hauetan, Izaskun Bilbaoren esanetan, "batzuk irainetan eta deskalifikazioetan zentratzen dira, jendearen arazoei irtenbiderik ematen ez dieten eztabaida antzu eta aspergarrietan".

Schumanekin eta De Gasperirekin batera

Ekitaldi amaieran, Europako hauteskundeetan EAJren zerrendaburua izango den Izaskun Bilbaok nabarmendu du Agirre lehendakaria oso garrantzitsua izan zela Europaren eraikuntzan, Schuman eta De Gasperi bezalako gizonekin batera. "Eraikuntza horrek —esan du Bilbaok— akordioak behar ditu, europar aniztasun osoa gehitu behar dugu, batasun hori ondo eraikitzeko".

Bilbaoren iritziz, Jose Antonio Agirrek erakutsi zuen dotoretasun politikoa falta da gaur egun. “Liderra izan zen —azpimarratu du— elkarrizketarako eta adostasunerako dohain handikoa. Irainen kontrakoa izan zen beti, egoera larrietan ere bai. Gauzak egiteko modu horrek gidatu beharko gintuzke, ardura publikoak ditugunontzat gida izan beharko luke", azpimarratu du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena