13:15

Politika

Kataluniako galdeketa

Kataluniarren %47,1ek independentziaren alde bozkatuko luke galdeketan

Erredakzioa

Kataluniako Iritzi Ikerketen Zentroak egindako barometroaren arabera, % 19,3k kontra bozkatuko dute eta % 10,9 ez dira bozkatzera joango.

  • Kataluniako galdeketa erregistratu zuteneko argazkia. Artxiboko irudia.

    Kataluniako galdeketa erregistratu zuteneko argazkia. Artxiboko irudia.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Kataluniarren % 47,1ek independentziaren alde bozkatuko luke azaroaren 9ko galdeketan, eta % 19,3k, berriz, kontra, (CEO) Kataluniako Iritzi Ikerketen Zentroak asteazken honetan plazaratutako azken barometroaren arabera. Bestalde, % 8,6k Katalunia Estatu izatearen alde bozkatuko luke, baina estatu independente izatearen kontra. Gainera, % 9,4k ez du erabaki zer bozkatu eta % 1,8k ez du galdera hori erantzun nahi izan.

Kataluniako Iritzi Ikerketen Zentroak azaroaren 9ko erreferendumari buruzko galderak gehitu ditu, lehen aldiz, bere barometroan.

2.000 kataluniar inguruk erantzun dituzte Kataluniako Iritzi Ikerketen Zentroaren galderak, eta galdetzaileek aurrez aurre egin dituzte galderak.

Jordi Argelaguet Kataluniako Iritzi Ikerketen Zentroko zuzendariak kazetarien aurrean azaldu duenez, balizko galdeketa batean "baiezko bikoitzak" % 50eko muga gaindituko luke; izan ere, ez lirateke abstentziora joko luketenak eta zer bozkatu ez dakiten horien zati bat kontatuko. Independentziari emandako babesa % 55-56 ingurukoa izango litzatekeela iragarri du, aurreko barometroen emaitzak eta beste erakunde batzuen inkestak kontuan hartuta.

Barometroan parte hartu dutenek erabilitako argudioak ere hizpide izan ditu Argelaguetek. Hala, baiezko bikoitza bozkatuko dutenek autonomia eta kudeaketa ekonomikoa azpimarratu dituzte. Katalunia estatu ez independente baten aldekoek autonomia gehiago nahi dute, baina Espainiaren barruan beti ere. Ezezkoa bozkatzeko asmoa dutenek, berriz, sentimendu arrazoiak eta Espainiaren batasuna bermatzeko beharra nabarmendu dute.

Katalunia independente batek Europar Batasunean jarraituko lukeen galdetuta, ia erdiek uste dute oso litekeena dela kanpoan gelditzea. % 37,6k uste dute, ordea, hori gertatzeko arriskua txikia dela. Azkenik, % 16,9k ez daki zer gertatuko litzatekeen eta % 0,6k nahiago du ez erantzun.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena