18:59

Politika

Rajoyk Amaiurri

Errekondok Rajoyri: 'Arma gutxiago eta liburu gehiago'

Erredakzioa

Diputatuak argazki bat erakutsi du, eta bertan guardia zibil bat ageri da fusil bat eskuan, adin txikiko bat alboan duela. Argazkia Guardia Zibilak Nafarroako eskola batera egindako bisitakoa da.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

"Arma gutxiago, eta liburu gehiago", esan dio hiru aldiz Xabier Mikel Errekondok Amaiurreko diputatuak Mariano Rajoy Espainiako presidenteari astearten honetan Diputatuen Kongresuan egindako osoko bilkutran. Diputatuak argazki bat erakutsi du, eta bertan guardia zibil bat ageri da fusil bat eskuan, adin txikiko bat alboan duela. Argazkia Guardia Zibilak Nafarroako eskola batera egindako bisitakoa da. Rajoyk horrela erantzun dio: "Arma gutxiago zeuk esan zeniezaioke ETAri, desegitea ere eskatuz".

Mariano Rajoy Gobernuko presidenteak Amaiurri ETAri armak uztea eta behin betiko desegitea eskatzea errepikatu dio.

Presidenteak Mikel Errekondo Kongresuan Amaiurreko diputatu denari erantzun dio, hezkuntza helburuei zer ematen dien galdeginda Guardia Zibilak erakustaldiak egitea haurrekin istiluen aurkako materialarekin, Cintrueningon (Nafarroa) gertatu den bezala.

Rajoy erakunde armatuak Cintrueningon, apirilaren 16an, egindako erakustaldia defendatu du, eta zentroko gurasoen bisita horren aldeko oharra irakurri du.

Amaiurreko diputatuaren ustez, Gobernuak adin txikikoak babesteko plana iragarri du, baina "haien esku borrak eta armak" jartzen ditu, hizkuntza-murgilketa txosten "fantasmekin" kriminalizatuz Nafarroako eskoletan.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena