11:59

Politika

Ebazpena

22 urteko zigorra, Barcenas familia atxiki zuen apaiz faltsuari

Erredakzioa

Hiru bahiketa eta mehatxu deliturengatik, baimenik gabe armak edukitzeagatik, eta biktimei lesioak eragiteagatik zigortu dute epaileek Enrique O.G. 65 urteko gizonezkoa.

  • Barcenas familia, epaiketaren aurretik.

    Barcenas familia, epaiketaren aurretik. Argazkia: Efe

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Madrilgo Auzitegi Probintzialak 22 urteko kartzela-zigorra ezarri dio Enrique O. G. akusatuari, 2012ko urriaren 23an Luis Barcenas PPren diruzain ohiaren etxean sartu eta haren emaztea, seme bat eta etxeko langile bat atxikitzeagatik.

Hiru bahiketa eta mehatxu deliturengatik, baimenik gabe armak edukitzeagatik eta biktimei lesioak eragiteagatik zigortu dute epaileek 65 urteko gizonezkoa.

Fiskaltzak 18 urteko kartzela-zigorra eskatu zuen, Barcenas familiak 25 eta 29 urte arteko zigorra, eta defentsak absoluzioa, akusatuak gaixotasun mentala zuela argudiatuta.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena