Politika
Kartzela-politika
Erredakzioa
Ibon Iparragirre preso ondarroarra Basauriko kartzelatik atera, eta Navalcarnerokora urrundu dute.
Etxerat elkarteak oso larri dagoen Ibon Iparragirre presoa Basauriko kartzelatik Navalcarnerokora (Madril) urrundu dutela salatu du. Ibon Iparragirrek gaitz larria pairatzen du, eta Basauriko espetxean astebetean bi aldiz erasotu dute, apirilaren 14an eta apirilaren 20an, gaineratu du.
Etxeratek Ibon Iparagirre preso ondarrutarra apirilaren 20an, gauean, Basauriko espetxean erasoa pairatu zuela salatu du, bi ziegazainek eraso egin ziotelako, ohar batean azaldu duenez.
Apirilaren 20an, gaueko zenbaketa egiten ari zirela, bi ziegazainek Ibonen ziegako atea ixteko behar baino denbora gehiago behar zutela ikusirik, Ibon atera eta atea berak itxi zuen. "Presozainek ez zuten hau gogoko izan, eta, Ibonen ziegara sarturik, bakoitzak bi zartako eman zizkion, eta horren ondorioz lurrera erori zen eta ohearen aurka kolpea hartu zuen, baina ez zen zauritu", irakur daiteke oharrean.
Bestetik, Etxeraten hitzetan, apirilaren 14an ere preso arrunt batek Iboni kafesnea aurpegira bota zion eta jarraian "ukabilkada" eman zion. Ukabilkadaren ondorioz, Ibon lurrera erori zen eta buruan zauritu zen, eta hagin bat ere zintzilik gelditu zitzaion, gaineratu du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa