Politika
Elkarrizketa Euskadi Irratian
Manu Gimenez | eitb.com
Angel Oiarbide erabakitzeko eskubidearen aldeko ekimeneko bozeramaileak esan du dagoeneko lortu dutela zerbait: "Lehen ikusi ere ezin ziren pertsonak elkarlanean aritzea".
Giza katearen aurkezpena. Argazkia: Efe
Albisteak (2)
Angel Oiarbide Gure Esku Dago ekimenaren bozeramaileak azpimarratu du ekainaren 8ko giza katearekin "eragiteko dugun gaitasuna zenbaterainokoa den" ikusi nahi dutela, "oinarritik abiatuta goikoak bideratzeko".
Erabakitzeko eskubidearen aldeko mugimenduko ordezkariak Euskadi Irratian azaldu duenez, ez dute alderdi politikoen inplikazioa nahi ekimenean, "norbanakoena" baizik, horrela mugiaraziko baitituzte erakundeak eta alderdi politikoak, Oiarbideren esanetan.
Idiazabaldarrak argi utzi nahi izan du Gure Esku Dago ekimenean sentsibilitate desberdinak dituzten pertsonak daudela. Horren harira, Ezkerraldeko adibidea jarri du, bertan "PSE-EEko eta CCOOko jendea parte hartzen" ari baita ekimenean, zeren erabakitzeko eskubidearena "ez da aldarrikapen abertzalea, demokratikoa baizik. Horregatik, ez dugu abertzaleen indar metaketa bilatzen, demokratak elkartu nahi ditugu. Ez dugu independentzia aldarrikatzen, helburu prepolitikoa da erabakitzeko eskubidea".
Horren harira, ekimenaren eredua Eskozia dela azpimarratu du, han "erabakitzeko eskubidea alderdi guztien aldarrikapena" delako. Horretarako, hiru izan omen ziren jarri zituzten oinarriak: "Herri bat gara, erabakitzeko eskubidea dugu, eta herritarron garaia da". Hiru printzipio horren bueltan elkartu nahi dituzte herritarrak. Izan ere, ekimenean parte hartzen ari direnen arteko desberdintasunetan baino gehiago, "antzekotasunetan jarri nahi dugu arreta".
Hala, Oiarbidek esan du dagoeneko lortu dutela zerbait: "Lehen ikusi ere ezin ziren pertsonak elkarlanean aritzea".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa