Politika
Sant Jordi
Erredakzioa
Kataluniako presidenteak mezu laburra irakurri du gaur goizean, Sant Jordi egunaren ekitaldiei hasiera emateko.
Albisteak (3)
Artur Mas Generalitateko presidenteak munduari kulturarekiko "pasioa" dutela erakusteko eta "aniztasuna" bere baitan hartzen duen gizartearen "mosaikoa" islatzeko eskatu die Kataluniako herritarrei. Etorkizunean ere, kataluniarrak "batu" egiten dituzten gauza guztiak ospatuko dituztela nabarmendu du presidenteak.
"Erakuts diezaiogun munduari Kataluniako gizartearen mosaikoa, aniztasuna erantsiz, aktiboki parte hartuz eta batzen gaituen guztia ospatuz. Horrelakoak gara, gauzak modu honetan egitea gustatzen zaigu eta gauzak horrela egiten jarraituko dugu", esan du Sant Jordi eguneko ospakizunari hasiera emateko adierazpen instituzionalean.
Iaz ez bezala, aurten ez du politika hizpide izan bere adierazpen instituzionalean.
Kataluniako ikurrinak balkoietan jartzera animatu ditu herritarrak, baita maite dituzten pertsonekin egoteko tarte bat hartzera ere.
Sant Jordi Kataluniako "jai nagusia" dela defendatu du Artur Masek, eta 1714. urtean ere Bartzelonan Sant Jordi eguna ospatu zutela gogoratu du.
Masek emandako azalpenen arabera, XX. mendeko 20ko hamarkadan hasi zen Sant Jordi egunean liburuak oparitzeko ohitura, eta Katalunian arrosak apirilaren 23an XV. mendetik oparitu izan dituztela azpimarratu du, garai horretako idazki batzuk gogora ekarrita.
"Bakea, elkarbizitza eta herritarren portaera gizabidetsua" dira egun honetako ezaugarri nagusiak, Artur Masen hitzetan.
Soraya Saenz de Santamaria Espainiako Gobernuko presidenteordea ere Bartzelonan izango da, Sant Jordi eguna dela eta.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa