Politika
Eztabaida
Erredakzioa
Gorteen nahiari eta Auzitegi Konstituzionalaren epaiari kasurik ez egiteko eskatzea leporatu die Gobernuko presidenteak Generalitateari eta CiUri.
Mariano Rajoy Gobernuko presidentea. EFE
Mariano Rajoy Gobernuko presidenteak Generalitateari eta CiUri Gorteen nahiari eta Auzitegi Konstituzionalaren epaiari kasurik ez egiteko eskatzea leporatu die, eta Katalunian eragin duten egoeraren aurrean, erantzun bat eskatu die, "irudimena" erabiltzea ahokatuz.
"Noski hitz egin behar dugula, baina ez ahaztu ez Auzitegi Konstituzionalak ez Gorteek erreferenduma onartu ez dutela, legez kanpokoa delako, eta, ondorioz, zuei dagokizue orain zer egin behar dugun esatea", azaldu du Rajoyk, Senatuko osoko bilkuran, Josep Lluis Cleries CiUko bozeramailearen galdera bati erantzunda.
Rajok Kataluniagatik duen ustezko maitasuna "berzentralizazio" erabakietan oinarritzea leporatu dio Cleriesek, eta Sant Jordi bezperan, Gobernuko presidentearen jarlekuraino urreratu da, Francisco Candelen "Els altres catalans" liburua oparitzeko. Idatzi hori beste lurraldeetatik datorren jendeak Katalunian duen integrazioari buruzkoa da.
Rajoyk apirilaren 8an Kongresuko osoko bilkuran egindako argumentuak berretsi ditu, bertan erreferenduma deitzeko Kataluniako Parlamentuaren eskaera errefusatu zuen. Artur Masi dagokionez, esan du, han egotea ez zitzaiola "egokia iruditu", eta "eurek jakingo dute zergatik".
Rajoyk nabarmendu duenez, eztabaida hartan egin zuena legezkotasuna babestea izan zen, eta sezesio batek izango lituzkeen ondorioak azaltzea.
PPko senatariek denbora askoan txalotu duten agerraldian, Rajoyk adierazi du Katalunian inoiz ez dela izan horrenbeste autogobernu, eta independentziaren alde dauden buruzagiei mundua nondik doan ez jakitea leporatu die.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa